Berdintasuna landu dute 'World kafea'-n bilduta
Bermeoko Udala herriko emakumeekin batu zen astelehen goizean berdintasunaren inguruan aritzeko. Horretarako, World kafea dinamika parte hartzailea erabili zuten.Ekitaldian ondokoek parte hartu zuten, besteak beste: Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, B...
Ekitaldian ondokoek parte hartu zuten, besteak beste: Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Benito Ibarrolaza alkateordea, udaleko langileak, Gizarte Ongizate Patronatuko langileak, Erroxape eta Sareginek emakumeen elkarteetako ordezkariak eta beste elkarteko batzuetako ordezkariak.
Parekidetasuna lortzeko bidean «elkarlana funtsezkoa» dela iritzita batu direla dio alkateak. Herenegungo World Kafea-n, berdintasun planaren betetze maila aztertu zuten; orain arte udaletik aurrera eraman diren politiketan genero ikuspegia nola txertatu den eztabaidatu zuten. Eta alor ezberdinetan, Bermeon, gizon eta andreen arteko parekidetasuna nola lor daitekeen aztertu zuten: Enpleguan, hezkuntzan, osasunean, kirolean… Genero indarkeria ere jorratu zutela diote.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko aukerak eta oztopoak elkarbanatzeko aukera eduki zuten eta hainbat ekimen proposatu zituzten. Modu horretan, hurrengo pausua proposamen horiek guztiak aztertzea izango da, eta, lehentasunak adostuko dituztela esan dute.