Aurtengo Marijesiak antolatzeko batzarra egingo dute barikuan
Beste urte batez, Gernika-Lumoko kaleak doinuz alaitzeko asmoa dute Marijesiek. Urtero legez, bederatzi gauez ariko dira kantuan herriko kaleetatik, goizaldeko orduetan. Hala ere, egun horien aurretik ere bilduko dira Marijesiak, ohi egin legez, entseg...
Entsegu horiez eta beste hainbat gaiz hitz egiteko, barikuan elkartuko dira Marijesiak. Hain zuzen, 19:30ean jarri dute hitzordua, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Beste hainbaten artean, entseguak noiz egingo dituzten zehaztuko dute barikuko bileran. Horrez gain, ondoko puntuez ere ariko dira: erronda bakoitza zein egunetan eta nondik egingo duten, azken egunean bildutako dirua nora bideratuko duten, Marijesietako afaria noiz egingo duten, aurtengo Marijesietako arduradunak nortzuk izango diren, abenduaren 10ean Lekeition ospatuko dituzten Marijesien topaketetara nola joango diren, aurtengo estrofa berria zein izango den eta beste hainbat gai.