Abenduaren 3an egingo dute Gaztelugatxe garbitzeko auzolana
Abenduaren 3an batuko dira bermeotarrak Gaztelugatxe ingurua auzolanean garbitzeko.?Azaroaren 5ean egin behar zuten auzolana, baina atzeratu egin zuten eguraldi txarragatik.
Jardueraren helburu nagusia da itsasoak kalara ekarritako hondakin guztiak kentzea; hala nola, botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta soka. Auzolana egiteko, Eneperin batuko dira abenduaren 3an, 09:30ean. Horrela, itsasbehera aprobetxatuko dute garbiketa lanak egiteko