Santi Brouard gogoratu dute, lore eskaintzagaz
Urtero modura, Santi Brouarden hilketaren urteurrena gogoan izan dute bere jaioterrian. Krabelin gorriak eskuetan hartuta, pilaratik hilerrirainoko bidea egin zuten herritarrek domekan, 32. aldiz, Santi Brouard oroitu eta omenaldi txikia egiteko.Jai ...
Jai eguna izanik, herritar, senide eta lagun ugarik hartu zuten parte lore eskaintzan. Juan Bautista Guenaga Batiz-en bertsoen ondoren, Santi Brouarden alabak, Edurne Brouardek hartu zuen hitza, eta Egiari Zor Fundazioaren berri eman zuen. Estatuek gidatutako zein Segurtasun Indarrek eragindako heriotza guztiak argitzea du helburu Egiari Zor Fundazioak.
Eusko Gudariak abestu eta krabelinak Brouarden hilobian utzi zituzten amaitzeko.
Bestalde, manifestazioa eta omenaldiak egin zituzten Bilbon ere. «Gatazkaren biktima guztiei» entzuteko eskatu diete erakundeei.