26 putxera eta maila ona
Lehenengoz egin dute Morgan putxera lehiaketa, eta parte hartzeagaz pozik daude antolatzaileak. Herriko putxerarik onenaren saria Fermin Olea 'Aguazile'-k hartu duPataterrixe kultur elkarteak antolatuta, Nazioarteko I. Putxera Lehiaketa egin zuten zapa...
Lehenengoz egin dute Morgan putxera lehiaketa, eta parte hartzeagaz pozik daude antolatzaileak. Herriko putxerarik onenaren saria Fermin Olea ‘Aguazile’-k hartu du
Pataterrixe kultur elkarteak antolatuta, Nazioarteko I. Putxera Lehiaketa egin zuten zapatuan, Morgan. 09:00etatik 11:00etara eman zuten izena parte hartzaileek. 28 inskripzio egin zituzten, baina, azkenean, 26 putxera aurkeztu zituzten lehiaketara.13:00etatik 13:30era, prestatutako lapikoak epaimahaiaren aurrera eraman zituzten. Hain zuzen, Jose Antonio Bastegieta Marko, Eneko Ordorika eta Jon Ander Uriarte izan ziren putxera onenak zeintzuk izan ziren aukeratzeko ardura eduki zutenak.
Sariak
Sopelako Larrondo Bekok aurkeztutako lapikoa izan zen Morgan egin duten Nazioarteko I. Putxera lehiaketan irabazlea. Bigarren saria Gernikako Joseba Bikañak hartu zuen, eta hirugarren saria ere Sopelara joan zen: Jose Inaziorena izan zen hirugarren sariduna.
Herriko putxerarik onenak ere saria hartu zuen. Hala, parte hartu zuten morgatarren artean, lapikorik gozoena Fermin Olea Aguazile-k aurkeztu zuela ebatzi zuen epaimahaiak.