320 kiloko Goma Gaineko Euskadiko 4X4 Sokatira Txapelketaren finala Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatu zuten zapatuan.
Beti Gazte taldeak eroan zuen aurtengo urrezko domina, Ibarra A-rentzat izan zen zilarrezko domina, eta brontzea, berriz, Ñapurrak taldeak jaso zuen.
Hain zuzen ere, Murueta A taldea hirugarren postua eskuratzetik puntu bakarrera geratu zen. Emaitza ona ez dela aitortu arren, taldekideak egindako lanarekin gustura daude, eta lanean jarraituko dutela esan dute.
Halaber, txapeldunak zoriondu dituzte, eta horiek hiru astez jarraian oso txukun eta seguru aritu direla nabarmendu dute.
Argazkia: Murueta Sokatira Taldea.
Aste honetan 300 eta260 kiloetakoak
320 kiloko kategoria amaituta, asteburu honetan 300 kiloko lehiagaz hasteko gogotsu daude Murueta taldeko sokatiralariak.
Zapatuan Artziniegan jokatuko dituzte 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak. Bigarren jardunaldia abenduaren 4ean Asteasun lehiatuko dute, eta kategoria bietako finalak Kortezubin jokatuko dituzte, abenduaren 17an.
300 kiloko lehian 12 taldek parte hartuko dute (bi multzotan banatuta). Murueta A eta Murueta B taldeekin batera hauek ariko dira irabazteko lehian: Beti Gazte A, Beti Gazte B, Ibarra A, Ibarra B, Txantrea, 6 Conceyos, Berriozar, Kaskallueta, Ñapurrak eta Ustaritzeko Gazteria.
Bestalde, emakumezkoen 260 kiloko lehian sei talde egongo dira: Ibarra, Bizindar, Badaiotz, Txantrea, Ustaritzeko Gazteria eta Berriozar.
320 kiloko sailkapena:
- Beti Gazte 6 puntu
- Ibarra B 5 puntu
- Ñapurrak 4 puntu
- Murueta A 3 puntu
- Txantrea 2 puntu
- Ibarra A puntu 1