Espainiako
Local Hero surflaria erabakitzeko lehia asteburuan jokatu dute Mundakan.
34 surflarik lehiatu dute txapelketa.
Atzoko final ikusgarrian nagusitasunez gailendu zen Urkia. Haren
bi tuboei 9,25 eta 9,15 puntu eman zizkioten epaimahaikideek. Txapelketaren bi egunetan surfalari onena izan da, eta ezker olatuan duen abilezia erakutsi du surflari gazteak.
Zapatuko
lehen jardunaldian olatu ikusgarriak izan zituzten; 3,5 metroko olatuak egon ziren zenbait unetan. “Baldintza oso gogorrak izan genituen zapatuan. Itsaso zakarra eta itsaslaster itzelaren eraginez, taula asko apurtu eta desagertu ziren”, azaldu du Imanol Garcia Mundaka Surf Clubeko presidenteak.
Urkia olatua hartzen.
Izen ematea
Mundakan eta Portugalgo Ribeira d’Ilhas-en lehiatuko dute Red Bull Rivals. Espainiako eta Portugaleko surflari onenek lehiatuko dute proba. Aranburuk gidatuko du talde espainiarra, eta
Tiago Pires izango da portugaldarren kapitaina.
Talde biak bosna surflarigaz osatuko dituzte, eta parte hartu gura duenak
abenduaren 13a arte dute izena emateko aukera (
redbull.com/rivals).