Bermeoko Udala herriko emakumeekin batu da gaur goizean berdintasunaren inguruan aritzeko. Horretarako,
world kafea dinamika parte hartzailea erabili dute.
Taldeka egin dute lan gaur goizean
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak, Benito Ibarrolaza alkateordeak, udaleko langileek, Gizarte Ongizate Patronatuko langileek, Erroxape eta Sareginek emakumeen elkarteetako ordezkariek eta beste elkarteko batzuetako ordezkariek parte hartu dute, besteak beste.
“Parekidetasuna lortzeko bidean elkarlana funtsezkoa dela ikusita batu gara”, esan du Bidegurenek. Goizeko
World Kafean, berdintasun planaren betetze maila aztertzeko aukera eduki dute. Orain arte udaletik aurrera eraman diren politiketan genero ikuspegia nola txertatu den eztabaidatu dute. Gainera, alor ezberdinetan, Bermeon, gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna nola lor daitekeen aztertu dute: Enpleguan, hezkuntzan, osasunan, kirolean, hirigintzan… Horrez gain, genero indarkeriaren gaia ere jorratu dute.
Hala, denek batera, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko aukerak eta oztopoak elkarbanatzeko aukera izan dute eta hainbat ekimen proposatu dituzte. Modu horretan, udaletik azaldu dutenez, hurrengo pausua proposamen horiek guztiak aztertzea izango da, eta, lehentasunak adostuko dituztela esan dute.