Marijesiak prest dira beste urte batez Gernika-Lumoko kaleak doinuz alaitzeko. Urtero legez, bederatzi gauez ariko dira kantuan herriko kaleetatik, goizaldeko orduetan. Hala ere, egun horien aurretik ere bilduko dira Marijesiak; ohi egin legez, entseguetan elkartzeko asmoa erakutsi baitute.
Marijesiak, iaz, azken eguneko errondan.
Entsegu horiez eta beste hainbat gaiz hitz egiteko, barikuan, azaroaren 25ean, elkartuko dira Marijesiak. Hain zuzen, 19:30ean jarri dute hitzordua Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Beste hainbaten artean, entseguak noiz egingo dituzten zehaztuko dute barikuko bileran. Horrez gain, erronda bakoitza zein egunetan eta nondik egingo duten, azken egunean bildutako dirua nora bideratuko duten, Marijesietako afaria noiz egingo duten, aurtengo Marijesietako arduradunak nortzuk izango diren, abenduaren 10ean Lekeition ospatuko dituzten Marijesien topaketetara nola joango diren, aurtengo estrofa berria zein izango den eta beste hainbat zehaztuko dituzte.