Bihar hasi eta barikura bitartean ospatuko ditu Gernika-Lumoko Goi Zale Mendi Taldeak jardunaldi horiek. Hain justu,
Eneko Redondoren
Afrikako bide galduetan zehar… Kamerun, Benin, Burkina Faso berbaldiagaz hasiko dituzte bihar aurtengo jardunaldiak.
Goi Zale Mendi Taldeak antolatutako irteera bat. Argazkilaria: Goi Zale
Eguenean, aldiz,
Josu Iztueta eta
Pablo Dendaluze izango dira eguneko protagonistak; eurak izango baitira
Biziminez dokumentalari buruzko berbaldia emango dutenak. Horretaz gozatu nahi duenarentzat, 19:30ean jarri dute hitzordua, Elai Alai aretoan.
Hurrengo egunean, bestalde,
Ohiko Batzar Nagusia egiteko elkartuko dira Goi Zaleren lokalean. Taldeak jakitera eman duenez, bi deialdi egin dituzte barikuan: bata 19:00etan eta bestea 19:30ean.