Sopelara joan da putxera lehiaketaren txapela
Sopelako Larrondo Bekok aurkeztutako lapikoa izan da gaur Morgan egin duten Nazioarteko I. Putxera lehiaketan irabazlea. Bigarren saria Gernikako Joseba Bikañak hartu du, eta hirugarren saria ere Sopelara joan da: Jose Inaziorena izan da hirugarren sariduna.
Herriko putxerarik onenak ere saria hartu du putxera lehiaketan. Hala, parte hartu duten morgatarren artean, lapikorik gozoena Fermin Olea ‘aguazile’-k aurkeztu duela ebatzi du epaimahaiak. 26 putxera aurkeztu dituzte Pataterrixe Kultur Elkarteak Morgan lehenengoz antolatu duen putxera lehiaketara, eta parte hartzeagaz zein lehiaketara aurkeztu dituzten putxeren mailarekin pozik daude antolatzaileak. Argazki galeria, hemen.