Ecotoxicology aldizkari zientifikoak Izaro irlako lertxunen txitetan metal astunak aurkitu dituztela jakinarazi du hegaztien behaketarako Urdaibai Bird Cente- rrek.
Lertxun txikia (
Egretta Garzetta) Europako hegaztien zuzendaritza batzordeak babestutako hegaztia da (2009/147/EC). Hezeguneetan bizi ohi den hegazti horrek kate trofikoan daukan maila altuari esker, uraren eta bertan bizi diren animalien kutsaduraren adierazle biologiko aparta da.
Animalien toxikotasuna eta Biodibertsitatea aztertzen duen EHUko ikerlari talde batek argitaratu du albistea, Estatu Batuetako
Ecotoxicology aldizkarian. Bertan, animalietan dagoen metal astunen bio-metaketari buruz egin duten azterketa azaldu dute.
Lertxun Txikiaren ale bat. Argazkia. Urdaibai Bird Center
Ikerketa egiteko Iberiar penintsulako kostaldeko hezeguneetako Lertxun txikiaren txiten lumak aztertu dituzte. Bost animalia ikertu dituzte Urdaibain, hamar Santoñan (Kantabria, Espainia) eta 26 Odielen (Huelva, Espainia).
Azterketa hauetan metal astunen presentzia baxu samarra zela adierazten dute ikerketan, hala ere, gune natural batetik bestera desberdintasun nabarmenak daudela jakinarazi dute. Hala izanik, Odieleko txitak ziren Kromo (Cr) eta kobre (Cu) pilatze handiena zutenak, baina Merkurio (Hg) gutxiago adierazi dute.
Ikerketa honen bitartez, hegaztietan eta gune naturaletan dagoen metal astunen presentzia eta denboran zehar hauen bilakaera aztertzeko erreferentziak sortu dituzte.