Urriaren 15ean Altsasun gazte eta Guardia Zibilen artean gertatutako liskarraren ondorioz kartzeleratu dituztenak askatzeko eskatu dute gaur, Gernikako kaleetan. Berrehun lagun inguru batu dira, eskualdeko herritar eta udaketako ordezkariak tarteko.
Merkurio iturrian hasi eta Gernikan Guardia zibilek duten kuarteleraino joan dira, manifestazioan. Kuartelaren aurreran, gero, protesta egin dute.
Halaber, auzia gaitzetsi dute. Terrorismoaren aurkako legea aplikatu diete gazteei, eta Fiskalak hamar eeta hamabost urte arteko zigorra eskatuko du gazteen aurka, bi guardia zibil jotzea egotzita.
Altsasun ere agerraldia egin dute gaur atxilotutakoen senideek, udal ordezkariak eta herritarrak lagunduta.
Mobilizazioak iragarri dituzte hurrengo astebururako, eta euskal herritarren babesa eskatu dute.