26 putxera aurkeztu dituzte Morgako lehiaketara
Pataterrixe kultur elkarteak antolatuta, Nazioarteko I. Putxera Lehiaketa egin dute gaur Morgan. 09:00etatik 11:00etara eman dute izena parte hartzaileek. 28 inskripzio egin dituzte, baina, azkenean 26 putxera aurkeztu dituzte lehiaketara.
13:00etatik 13:30era, prestatutako lapikoak epaimahaiaren aurrera eraman dituzte. Hain zuzen, Jose Antonio Bastegieta ‘Marko’, Eneko Ordorika eta Jon Ander Uriarte izan dira putxerarik onenak zeintzuk izan diren aukeratzeko ardura izan dutenak.
Hiru putxerarik onenek eta Morgako lapikorik gozoenak hartuko dute saria; sari banaketa 17:00etan egingo dute, bazkalostean.
Aurkeztutako putxeren artean egon den maila ona nabarmendu dute Pataterrixe elkarteko kideek, eta parte hartzeagaz ere pozik daude.