Peperen kioskoa. Hala ezagutzen zuten gernikarrek faisaneko aldatsetik Pasealekurako sarreran zegoen kioskoa. Hara joaten ziren gernikarrak egunkariaren bila. Ez da Peperena Pasealekuak ezagutu izan duen kiosko bakarra, baina garai haiek gogora ekari n...
Peperen kioskoa. Hala ezagutzen zuten gernikarrek faisaneko aldatsetik Pasealekurako sarreran zegoen kioskoa. Hara joaten ziren gernikarrak egunkariaren bila. Ez da Peperena Pasealekuak ezagutu izan duen kiosko bakarra, baina garai haiek gogora ekari nahi dituenak horretarako aukera dauka Bakearen Museoan. Erakusketa iraunkorreko argazkien artean aurkitu dugu Peperen kioskoarena ere goian, ezkerrean. Gernikazarra Historia Taldeak utzitako argazkiei esker, bonbardaketa garaiko pasarteak gogoratu daitezke argazkiei begiratuz gero. Gaur egun, uda sasoian batez ere, Faisan tabernaren terrazak hartzen du lehen kioskoak hartzen zuen lekua. Negu partean, ordea, eguraldi txarragaz hutsik egoten da inguru hori goian, eskumako argazkia.