Muruetakoek 320 kiloko Goma Gaineko Euskadiko finala jokatuko dute
Murueta A taldeagaz batera, Ibarra A, Txantrea, Beti Gazte, Ñapurrak eta Ibarra A sailkatu dira finalera. Ibarrako Belabieta Kiroldegian lehiatuko dute bihar finala, 17:00etatik aurreraMurueta A taldeak Goma Gaineko Euskadiko 4x4 Sokatira Txapelketare...
Murueta A taldeagaz batera, Ibarra A, Txantrea, Beti Gazte, Ñapurrak eta Ibarra A sailkatu dira finalera. Ibarrako Belabieta Kiroldegian lehiatuko dute bihar finala, 17:00etatik aurrera
Murueta A taldeak Goma Gaineko Euskadiko 4×4 Sokatira Txapelketaren 320 kiloko finala jokatuko du bihar. Haregaz batera talde hauek sailkatu dira finalera: Ibarra A, Txantrea, Beti Gazte, Ñapurrak eta Ibarra B.Bihar 17:00etan hasiko da lehia, Ibarrako Belabieta Kiroldegian.
Hilaren 5ean Zamudion jokatu zuten Goma Gaineko Euskadiko 4×4 Sokatira Txapelketaren 320 kiloko lehen jardunaldia. Eta aurreko asteburuan, Anoetan lehiatu zuten bigarrena.
A multzoan Murueta A taldea nagusitu zen Anoetan. Ibarra A sailkatu zen bigarren, Txantrea hirugarren eta Gabadi laugarren.
B multzoko onena, berriz, Beti Gazte izan zen, eta haren atzetik Ñapurrak taldea sailkatu zen. Murueta B hirugarren sailkatu zen, Ibarra B laugarren eta 6 Conceyos bosgarren.
Asteburu honetan 320 kiloko finala jokatu ostean, hilaren 26an lehiatuko dituzte Artziniegan 300 eta 260 kiloetako lehen jardunaldiak.
Bigarren jardunaldiak abenduaren 4an izango dira, Asteasun, eta kategoria bietako finalak abenduaren 17an Kortezubin jokatuko dituzte.
300 kiloko lehian 12 taldek parte hartuko dute bi multzotan banatuta; tartean daude Murueta A eta Murueta B.
Horiekin batera talde hauek ariko dira irabazteko lehian: Beti Gazte A, Beti Gazte B, Ibarra A, Ibarra B, Txantrea, 6 Conceyos, Berriozar, Kaskallueta, Ñapurrak eta Ustaritzeko Gazteria.
Bestalde, emakumezkoen 260 kiloko lehian bospasei talde egongo dira.
Izan ere, Ibarra, Bizindar, Badaiotz, Txantrea eta Ustaritzeko Gazteriaren parte hartzea baieztatuta dago; ostera, Berriozar taldeak parte hartuko duen ala ez duen datorren astean zehaztuko dute.