Erromesen borondatea, gizarte zerbitzuen esku
Done Jakue Bideko erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Gizarte Zerbitzuen esku utzi zuten atzo goizean, Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaile Elkarteko presidenteak eta idazkariak. Juanjo Mateu Manerok eta Jesus A...
Done Jakue Bideko erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Gizarte Zerbitzuen esku utzi zuten atzo goizean, Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaile Elkarteko presidenteak eta idazkariak. Juanjo Mateu Manerok eta Jesus Angel Bilbao Zugazagak 10.000 euro eman zizkieten Amaia Zabaleta Zelaia eta Maitane Mardaras Perez Lea-Artibai Amankomunazgoko gizarte langileei. Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak ere hartu zuen parte borondatearen eskualdaketan. Kudeatzen dituzten aterpetxe guztietako diruagaz gauza bera egingo dute.