X. Mendi martxan izena emateko epea hilaren 23an amaituko da
Ziortza-Bolibarko desanexioaren 12. urteurrena ospatzeko, X. Mendi martxa egingo dute azaroaren 27an. Parte hartu nahi dutenek hilaren 23a (eguaztena) dute izena emateko azkenengo eguna.Izena emateko hiru aukera egongo dira. 652 73 94 65 telefono zenba...
Izena emateko hiru aukera egongo dira. 652 73 94 65 telefono zenbakira WhatsApp-a bidalita, Ziortza-Bolibar Mendi Martxa Facebook orrialdean idatzita edota ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
Nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urtetik beherakoek, 6 euro. Izena ematerakoan zein ordaintzerakoan izena eta abizen biak jartzea eskatu dute antolatzaileek.
Hurrengo kontu korronte zenbakian sartu beharko da dirua: 3035 0008 77 008.1.02620.5.
Ohitura legez, parte hartzaile guztientzat gosaria prestatuko dute, eta opari bana jasoko dute epez kanpo izena ematen duenak ez dauka ziurtatuta.
Ibilbide luzea egin behar dutenak 07:30ean elkartuko dira gosaltzeko, eta ordu erdi beranduago hasiko dute martxa. 25,8 kilometroko ibilaldia egingo dute.
Ibilbide laburrean parte hartzen dutenek, ostera, 10:00etan gosalduko dute, eta 10:30ean irtengo dira plazatik. Pare bat ordutan 10,8 kilometroko ibilaldia egingo dute.
Ingurunea garbi mantendu eta errespetuz jokatzeko dei egin dute antolatzaileek. Hala, zerbait gertatuz gero, telefono zenbaki honetara deitzeko eskatu dute: 652 73 94 65.