Sortuk 'Zohardia' ponentzia aurkeztuko du hilaren 22an
Azaroaren 22an Sortuk Zohardia ponentzia aurkeztuko die herritarrei. Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan batuko dira, 19:30ean, eta zuzendaritzen aurkezpena ere egingo dute. Urtza Alkorta ondarrutarra izango da hizlaria.Aurkezpenaren aurretik, azaroaren 1...
Aurkezpenaren aurretik, azaroaren 19an, Sorturen nazio eztabaida streaming bidez ikusteko aukera emango diete herritarrei, Harizpe txokoan, 10:30etik aurrera. Era berean, akreditazioak betetzeko aukera ere izango dute herritarrek egun horretan.
Azaroaren 26an, herri asanblada egingo du Sortuk. Egun horretan ere Harizpen batuko dira, 10:00etan. Ostean, zuzendaritza nazioanala eta herrialdekoa bozkatzeko aukera izango dute akreditatuta daudenek.
Azaroaren 5ean emandako prentsaurrekoan Gernika-Lumoko Sortuk alderdia berrantolatzeko prozedura hasita daukatela esan zuen.