Sahararako dirua bilduko du aurten Bat ez da Gitxik
Azaroaren 26an egingo du Bat Ez da Gitxi plataformak jaialdia. Bosgarrena izango da, eta sahararrak laguntzeko dirua biltzea du helburu.
Trinkete Antotxokoan egingo dute ekimena, eta El-Txef_A eta Willy Kasper izango dira jaialdiari festa giroa ematearen arduradunak, 23:00etatik aurrera. Sarrera bost eurokoa izango da, eta gura duenak aparteko borondatea ere utzi dezakeela jakinarazi dute antolatzaileek. Bildutako diru guztia bideratuko dute Saharara.
Jaialdira joan ezin duenak ere laguntzeko modua baduela jakinarazi du Bat ez da Gitxik. Iaz egin legez, kontu korronte bat ipini dute herritarren eskura: ES53 2095 0315 809101262798 (Gernikatik Mundura).
Iazko jaialdan batutako dirua Siriako ererfuxiatuak laguntzeko bideratu zuen plataformak.