Kanta kanta loruek 20:00etan jarri du ordua biharko
BERMEO// Azaroko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko batuko dira bihar Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileak. 20:00etan hasiko dira Goiko Plazatik. Handik Torronterora joango dira, eta ostean, portuan, Lamerako har...
BERMEO// Azaroko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko batuko dira bihar Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileak. 20:00etan hasiko dira Goiko Plazatik. Handik Torronterora joango dira, eta ostean, portuan, Lamerako harrizko bankuan eta kasino aurrean egingo dituzte geldialdiak. Eskoikiz kalean amaituko dute 22:00ak aldera. Kanta zerrenda urriko berbera izango da, eta Behin betiko gehituko diote, Imanol Urbietaren omenez.