Ekonomia zirkularragaz lotutako proiektuak aurkeztuko dituzte
Retrace ekonomia zirkularraren inguruko proiektu europarraren bazkideak bilduko dira gaur, Azaro Fundazioaren egoitzan, Ekonomia Zirkularragaz erlazionatutako esperientzia, proiektu eta praktika onak ezagutzeko. Lea-Artibai Berrikuntza Gunean egingo de...
Lau urteko iraupena izango duen proiektuan Europako bost herrialdetako erakunde eta gobernuek parte hartzen dute: Italiako Turingo Unibertsitate Politeknikoak eta Piamonte eskualdeak; Frantziako ESTIAk eta APESAk; Esloveniako Gobernuko Garapen eta Politika Kohesio Europarren sailak; Errumaniako Ipar-ekialdeko Lurralde Garapen Agentziak, eta Euskal Herriko BEAZek eta Azaro Fundazioak.
Jardunaldiak
Azaro Fundazioak orain dela urte bete martxan jarritako Blu Lab Lea-Artibai proiektu estrategikoa aurkeztuko du gaurko jardunaldian, eta ingurumenarekiko jasangarriak eta ekonomikoki bideragarriak diren negozio eta enpresak bultzatzeko jarraitu behar diren gidalerroak ere ezagutzera emango dituzte.
Bihar, Bizkaian garatu diren ekimen ezberdinak aurkeztuko dituzte. Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapen diputatuak emango dio hasiera ekitaldiari.