Bermeoko Gure Esku Dagok sinadurak bilduko ditu domekan
Bermeoko Gure Esku Dagoren lantaldeak dei berezia egin die herritarrei domeka honetan egingo duten sinadura bilketan parte hartzeko. Era berean, 1979. urtetik gaur egun arte udal ordezkari izan direnei ere dei egin die Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde sinatu dezaten.
Domekan egingo dute sinadura bilketa, 12.45ean, Goiko plazan.