Azken urteetan kaleko jaiak ospatu ez badituzte ere, aurten, Aurrekoetxea kaleko jai batzordeak kaleko jaia berreskuratuko du, eta, datorren asterako antolatu dituzte jarduerak.
Lehen ere txokolatada egiten zuten auzokideek
Azaroaren 22an, martitzenean, lehen egiten zuten modura,
txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte.
18:00etatik aurrera, gainera,
musika jarriko dute jai eguna girotzeko. Era berean,
Bermeoko Abesbatzaren ekitaldia ere egongo da.
Azaroaren 25ean, barikuan, berriz,
18:00etatik aurrera, umeentzako jarduera ezberdinak egingo dituzte: Jokoak, lehiaketak…egongo dira, besteren artean. Bestalde,
pintxopote musikala egingo dutela azaldu dute.