Zuntz optikoa Mutriku osora zabaltzeko eskaria egin dute
Mutrikuko Laranga eta Galdona auzoetako bizilagunek eta enpresek zuntz optikoa Mutriku osora zabaltzeko eskaera egin dute. «Herriko sozioekonomia alorrean garrantzitsuak diren gure jardueren garapen egokirako gero eta beharrezkoagoak dira teknologia b...
Euren eskaria lortu ahal izateko, Mutrikuko Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bitartekari lanak egiteko eskatu diete.
Gaur egun ADSL bidezko zerbitzua daukate. Baina horrekin, gaitasun eta abiadura mugatua duen sare batera sartu ahal direla diote. «Egunetik egunera hazten ari den datu zirkulazioarentzako zerbitzu murritza da».
Denentzat
Errealitate horren aurrean, zuntz optikoa dela irtenbidea azpimarratu dute. «Zuntz optikorako sarbidea Mutrikuko enpresa eta merkataritza establezimendu guztiok eduki beharko genuke». Gaur egun, ordea, herriko gune batzuetan dago zuntz optikoa sartuta. «Guk eskatzen duguna da guztiok edukitzea, ez bakarrik herriko gune batzuetan».
Halaber, telekomunikazio enpresen aurrean indartsuago agertzeko, udalari, jaurlaritzari eta aldundiari eskatu diete laguntza. «Gure indarra oso txikia da. Beraz, erakundeei eskatzen diegu ordezka gaitzatela eta ahalik eta azkarren komunikazio sare berria edukitzeko beharrezko izapideak egitea».