Xemeingo udaletxe zaharrean hobekuntzak egiten jarraituko dute
Markina-Xemeingo Udalak Xemeingo udaletxe izan zena egokitzen jarraituko du. Eraikinaren egoera ikusita, eraikinean bertan eta bere inguruan hainbat obra egiteko erabakia hartu zuten, eta lehenengo aldian teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta...
Horrez gain, eraikinaren aurreko plaza eta probalekua ere konpondu dituzte, eta aldi berean, saneamendu sarea eraberritu dute.
Igogailua jarri eta leihoak berriztu nahi dituzte orain. «Apurka-apurka hobekuntzak egiten joan nahi dugu, eta posible bada erabilera bat ematea izango litzateke asmoa», azaldu du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak.
Eraikinaren erabilera ere zehaztu egin beharko litzatekeela dio. «Kulturara begirako gunea izan daiteke», aitatu du.