Umeentzako jaki bilketa egingo dute Kate Sareak eta Gurutze Gorriak
Bermeoko ikastetxeetan jasoko dituzte jakiak gaur hasi eta barikura arte. Esnea, kakaoa, azukrea, tomatea kontserba ontzian eta olioa eskatzen dituzteHaurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da azaroaren 20an. Egun horren harira, Bermeoko Gurutze ...
Bermeoko ikastetxeetan jasoko dituzte jakiak gaur hasi eta barikura arte. Esnea, kakaoa, azukrea, tomatea kontserba ontzian eta olioa eskatzen dituzte
Haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da azaroaren 20an. Egun horren harira, Bermeoko Gurutze Gorriak eta Kate Sarea elkarteak bat egingo dute, eta jakiak batzeko kanpaina egingo dute, oinarrizko eskubidea den elikatzea bermatu ahal izateko. Oraingoan, gainera, 18 urtera arteko ume eta gazteei zuzendutako jakiak batuko dituztela azaldu dute.Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta pertsona pribatuek, dendek eta enpresek hilero mota guztietako elikagaiak ematen dituzten arren, behar beharrezkoak dituzte honako elikagaiak: esnea, kakaoa, azukrea, tomatea kontserba ontzietan eta olioa.
Jakinarazi dutenez, Bermeon 550 pertsona baino gehiagok jasotzen dute laguntza; 18 urtera bitarteko ume eta gazteak dira horietatik 184.
Oraingoan kanpainaren bultzatzaileek herriko ikastetxeetara jo dute laguntza eske. Batez ere, ikasleen eta gurasoen laguntza eskatzen dutela azaldu dute;«Gure herrian laguntza behar duten adingabeek oinarrizko elikagaien falta eduki ez dezaten». Hala, gaur hasi eta barikura bitartean, gura dutenek herriko ikastetxeetara eroan ahalko dituzte elikagaiak.
Sentsibilizazio kanpaina
Jakiak batzeko kanpaina egiteaz gain, sentsibilizazio kanpaina ere badela diote, eta jarraipena edukiko duela gaineratu dute. Modu horretan, aurreko urteetan egin modura, aurten ere, ikastetxeetan tailerrak egingo dituzte, eta ikasleek, besteak beste, Kate Sarearen biltegiak bisitatuko dituzte.