Santamaria eta Frutos izan dira azkarrenak Eako I. Mendi Duatloian
Lehia estua egon da gizonezkoetan; Santamariak 26 segundo baino ez dizkio atera Ordeñana bigarrenari. Frutosek 2 ordu, 2 minutu eta 46 segundotan amaitu du probaAlain Santamariak eta Zuriñe Frutosek irabazi zuten domekan Eako I. Mendi Duatloia. Santa...
Lehia estua egon da gizonezkoetan; Santamariak 26 segundo baino ez dizkio atera Ordeñana bigarrenari. Frutosek 2 ordu, 2 minutu eta 46 segundotan amaitu du proba
Alain Santamariak eta Zuriñe Frutosek irabazi zuten domekan Eako I. Mendi Duatloia. Santamariak ordu bete, 28 minutu eta segundo bakarrean burutu zuen proba. Frutosek, berriz, 2 ordu, 2 minutu eta 46 segundoko marka lortu zuen.Santamariagaz batera, Alexander Ordeñanak eta Josu Isasik osatu zuten gizonezkoen podiuma. Alde estua egon zen hiruren artean. Irabazleak 26 se- gundo baino ez zizkion atera bigarrenari, eta Isasik Santamariarengandik 2 minutu eta 52 segundora amaitu zuen mendi duatloia.
Emakumezkoen sailkapenari dagokionez, Usansolo U113 Triatloi taldeko Esti Garcia sailkatu zen bigarren, 2 ordu, 7 minutu eta 41 segundoko denboragaz. Haren atzetik Triatlon Santander taldeko Laura Perez heldu zen: 2 ordu, 9 minutu eta 31 segundotan amaitu zuen proba.
Bestalde, kluben arteko sailkapenean Galarregi Galdaratz nagusitu zen, eta Elkartu Nahi TE eta Trigoi TT sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
11:00etan hasita, lehen sektorean 6,76 kilometro egin zituzten arineketan. Ostean, 14,47 kilometro egin zituzten bizikleta gainean. Hirugarren sektorean herrigunetik 1,43 kilometroko zirkuitua burutu zuten korrika, kaleetan batu ziren ikusleen txalo eta animo oihu artean.
73 parte hartzaile
73 kirolarik lehiatu zuten Euskal Herriko zirkuituaren barruko Eako I. Mendi Duatloia. Txipiroi taldeko kideek balorazio ona egin dute, eta izandako parte hartzeagaz batera, herrian sortutako giroa nabarmendu dute. «Parte hartzaile aldetik espero genuen kopurua da. Oso pozik gaude. Euskal Herri mailako proba dela kontuan hartuta, eta Behobia Donostia lasterketaren egun berean izan dela ikusita, kopuru polita da», esan du Urtzi De La Torre Txipiroi taldeko kideak.
Aurreikusitako helburuak bete dituztela zehaztu du, eta batik bat partaideen eta ikusleen aldetik sortutako giroa azpimarratu du. Horregaz batera, herritarren laguntza eskertu du: «Auzolana da Euskal Herri mailako proiektu horren oinarrietako bat, eta gurean lan ikaragarria egin dute antolakuntza lanetan lagundu gaituztenek. Bestalde, giroari dagokionez, oso ederra izan da euskalki desberdinak gure kaleetan entzutea».
Parte hartzaileak ere pozik eta gustura egon direla adierazi dute antolatzaileek: «Prestatu dugun ibilbidea ikusgarria dela esan digute, itsasoaren kontrara izatea asko gustatu zaie, eta askok udan Txipiroi BTT martxan eta mendi lasterketan parte hartzera etorriko direla diote».