Red Natura 2000ak itsasoan egiten duen lana aurkeztuko dute
Gune naturalen kudeaketa aurkeztu eta herritarren eta itsasoko erabiltzaileen artean proposamenak batzeko jardunaldia egingo dute gau, Ekoetxea Urdaibain.SEO/BirdLife hegaztien ikerkuntza eta babeserako federazioak antolatuta, Red Natura 2000 gune natu...
SEO/BirdLife hegaztien ikerkuntza eta babeserako federazioak antolatuta, Red Natura 2000 gune naturalak babesteko proiektuaren barruan emateko zenbait jardunaldi antolatu dituzte.
Azken urteetan sare horrek babesten dituen gune naturalen eremua zortzi aldiz biderkatu da Espainiako estatuan, baina gune babestu berri gehienek oraindik ez daukate kudeaketarako egitasmorik.
Horri irtenbidea emateko, gaur 17:30ean hasiko den jardunaldian itsas guneetarako proposamenak aurkeztuko dituzte, kudeaketarako egitasmo berri bat osatzeko. Horretarako itsas erabiltzaileekin batuko dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gaurko jardunaldian arreta berezia jarriko dute hegaztien babeserako gune naturaletan.