Osoko bilkura aretoa berritu eta egokitu du Etxebarriko Udalak
Aurtengo aurrekontuetan aurreikusita zuen modura, udaletxeko osoko bilkura aretoa berritu eta egokitu du Etxebarriko Udalak. Orain artekoa hitzaldi bat emateko modura osatuta zegoela azaldu dute. «Mahai txiki bat eta aurrean aulkiak zinegotziak eta he...
Bederatzi jarrilekuko mahai bat jarriko dute orain, lehen zegoenaren ordez. «U baten formakoa, udalbatza osoa eta idazkaria jarri ahal izateko, eta herritarrak aurreko aulkietan egon ahalko dira», zehaztu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Egurra eta beira erabili dituzte osoko bilkura arteoari itxura berria emateko, eta lan horrek 60 bat mila euroko aurrekontua izan du. Hala eta ere, egokitze lan horiek aurrera eramateko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dutela jakitera eman du udalak. «%50eko laguntza emango digute. Gutxi gorabehera 27.000 euro izango dira», azaldu du alkateak.
Urrian hasi ziren lanekin, eta iraun duten bitartean, batzorde eta talde batzuk udaletxeko beheko aretoan prestatu duten mahaian egon dira batzen.