Morgako lehiaketako argazki onenak daude ikusgai Interneten
Morgako Udalak herriko bazterrak irudikatzen dituzten argazki onenen aukeraketa egin du. Orain herritarren txanda da, argazki irabazleak zeintzuk diren aukeratzeko.Aurkeztu diren hamalau argazki onenak udaleko web orri-aldean daude ikusgai, eta parte h...
Aurkeztu diren hamalau argazki onenak udaleko web orri-aldean daude ikusgai, eta parte hartu nahi dutenek udaleko Interneteko atarian sartu, eta albisteen tokian aurkituko dute lotura. Bertan, herritarrek datuak sartu eta hiru argazki gogokoenak aukeratu beharko dituzte, izen-abizenak eta nortasun agiria emanez. Azken eguna azaroaren 24a izango da.
Sariei dagokienez, bi egongo dira herritarrek gogokoen dituzten argazkientzat. Lehiaketako irudirik onenaren egileak Bitxia produktuen sorta bat jasoko du, eta, horregaz batera, herriko taberna batean bi pertsonentzako hamaiketako bat. Bigarren sailkatzen denak, aldiz, herriko taberna batean bi pertsonentzako hamaiketakoa irabaziko du.
Bestalde, Morgako Udalak ohartarazi duenez, «jasotako argazkiak udalaren artxiboan sartuko dira, eta erakusketak egiteko, egutegiak egiteko edota webgunean jartzeko erabili ahal izango dira».
Laugarren urtez antolatu du udalak argazki lehiaketa herrian. Aurtengo gaia Morgako bazterrak izan da.