Udalak bere gain hartuko du San Inazioko kaltetuen Alokabideren kostua
Oraindik beraien etxebizitzetara bueltatu ezin duten herritarrek ordaindu beharreko Alokabideren kostua bere gain hartzea erabaki du Ondarroako Udalak, abendutik aurrera.Lehenengo sei hilabeteetan Alokabidek ez die alokairurik kobratu euren etxebizitze...
Lehenengo sei hilabeteetan Alokabidek ez die alokairurik kobratu euren etxebizitzetatik kanpo egon diren San Inazioko bizilagunei, baina epe horren ostean, kobratzeko asmoa azaldu du Alokabidek. Hala, eta egoera aztertu ostean, udalak kaltetuen alokairuaren kostua bere gain hartzea erabaki du. «Familia bakoitzak nahikoa dauka etxetik kanpo egotearekin, gainera, alokairu baten kostuari ere aurre egiteko», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak.
Udalak, horrenbestez, San Inazioko kaltetuen alokairua ordaintzeko akordioa sinatu du Alokabiderekin, bizilagunak beraien etxeetara bueltatzeko aukera izan arte.
Udalak, bestalde, beraien etxeetatik kanpo jarraitzen duten familietako bizilagunekin asteroko batzarrak egiten jarraituko du, egoeraren berri emateko.