Tximista Atletismo Taldeak hasiera eman dio denboraldi berriari
Berriro ere beharrean hasteko prest dira Tximistako ordezkariak eta kirolariak. Eskualde mailan zabaltzen jarraitzeko ahalegin berezia egingo dute aurten. Taldean, guztira, 89 atleta daudeAzken denboraldi oparoaren ostean, berriro ere beharrean hasteko...
Berriro ere beharrean hasteko prest dira Tximistako ordezkariak eta kirolariak. Eskualde mailan zabaltzen jarraitzeko ahalegin berezia egingo dute aurten. Taldean, guztira, 89 atleta daude
Azken denboraldi oparoaren ostean, berriro ere beharrean hasteko prest dira Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko ordezkariak eta kirolariak. Zapatu eguerdian egin zuten 2016-2017 denboraldiko aurkezpen ofiziala, Larrotegiko pistan.Lea-Artibai eskualdean federatu mailan dagoen talde bakarra da, eta aurrerantzean ere eskualde mailan erreferente izaten jarraitu nahi dute. Hori dela eta, eskualde mailan zabaltzen jarraitzeko ahalegin berezia egingo dutela nabarmendu dute.
Tximistako ordezkariek azaldu dutenez, gaur egun herri askotako atletek osatzen dute taldea; asko Lekeitiokoak baldin badira ere, Markina-Xemeingo, Ispasterko, Gizaburuagako, Mendexako, Amorotoko, Munitibarko, Aulestiko eta Eakoak ere badaude. Guztira, 89 atletak 42 federatu eta 47 eskolar mailakoak osatzen dute Tximistako familia.
Taldeak, bestalde, denboraldi berriari begira beste hanbait helburu ezarri ditu. Maila guztietako taldeak seniorrak, promesak, juniorrak, gazteak, kadeteak eta txikiak mantendu nahi dituzte, eta horiek hobetzen jarraitu. Era berean, eskola mailan dauden ikastetxeetako taldeak koordinatzen jarraituko dute.
Klubaren etorkizuna bermatzeko, baina, diru iturri gehiago behar dutela azpimarratu dute. Erakundeengandik laguntza gehiago jaso nahi dute, baita bazkide gehiago egin ere.