Morgako Udalak herriko bazterrak irudikatzen dituzten argazki onenen aukeraketa egin du, baina orain herritarren txanda da, argazki irabazlea zeintzuk diren hautatzeko.
Laugarren urtez, Morgako Udalak argazki lehiaketa antolatu du herrian. Orain, aurkeztu diren argazki onenenak udaleko web orrialdean daude, herritarrek gogokoenak dituzten irudiak aukeratu ahal izateko.
Parte hartzeko, udaleko interneteko atarian, albisteen tokian dago lotura. Bertan, herritarrek datuak sartu eta hiru argazki gogokoenak aukeratzeko aukera izango dute, izen abizenak eta nortasun agiria emanez. Botoak emateko azken eguna azaroaren 24a izango da.
Sariei dogokienez, bi egongo dira herritarrek gogokoen dituzten argazkientzako. Lehiaketako irudirik onenaren egileak Bitxia produktuen lotea jasoko du sari legez, eta, horrekin batera, herriko taberna baten bi pertsonentzako hamaiketakoa ere. Bigarren sailkatzen denak, aldiz, lehenengoaren bigarren sari bera jasoko du, herriko taberna baten, bi pertsonentzako hamaiketakoa.
Bestalde, Morgako Udalak ohartarazi duenez, «jasotako argazkiak udalaren artxiboan sartuko dira, eta berauek erakusketak egiteko, egutegiak egiteko, webgunean jartzeko… erabili ahal izango dira».