Gernika Bizkaiak Malosten hutsik egin barik jarraitzen du
Gernika-Lumoko taldeak 68-58 irabazi dio Bembibreri, 9. jardunaldian. Hasierako minutuetan etxekoek ez dute gustura jokatu, baina, gero suspertzea lortu duteLointek Gernika Bizkaiak 68-58 irabazi zion Embutidos Pajariel Bembibreri Malosten, zapatuan. E...
Gernika-Lumoko taldeak 68-58 irabazi dio Bembibreri, 9. jardunaldian. Hasierako minutuetan etxekoek ez dute gustura jokatu, baina, gero suspertzea lortu dute
Lointek Gernika Bizkaiak 68-58 irabazi zion Embutidos Pajariel Bembibreri Malosten, zapatuan. Etxeko beste partidetan ez bezala, zalantzaz beterik hasi zen talde gernikarra, eta hirugarren minuturako 0-8 aurre hartu zion aurkariak. Mario Lopezek ohikoa ez den boskotea kantxaratu zuen: Asurmendi, Diez, Pina, Carter eta Lazaro.Baina etxekoak suspertzen hasi, eta Carterrek markagailuko aldea gutxitu zuen. Ondoren, Pinaren hirukoagaz, puntu bakarreko aldeagaz aurretik jartzea lortu zuten. Defentsa sendotzeko helburuagaz, Lopezek boskotean zenbait aldaketa egin zituen, eta 19-19ko berdinketagaz amaitu zuten lehen laurdena.
Hala ere, etxekoak ez zeuden gustura; kantxan euren jokoa egin ezinik aritu ziren. Bestalde, Bembibreren Banks eta Gimeno jokalariak arazo barik puntuak pilatzen jarraitzen zuten.
Lehen laurdena amaitu modura, bigarrena ere berdinketagaz amaitu zuten: 36-36. Aldageletatik bueltan, Malosteko taldea erasoko jokaldiak sortzen ahalegindu zen, etenik barik. Modu berean, defentsa lana hobetu zutela ere igarri zen, aurkaria estu hartuta.
53-47ko markagailuagaz heldu ziren azken ordu laurdenera. Azken minutuetan, etxeko jokalariek, erlaxatu barik, euren ohiko jokoa erakutsi zuten.