Euskal Herria ardatz duten hitzaldiak hartuko ditu Elai Alai aretoak
Politika eta Euskal Herria oinarri izango dituzten bi hitzaldi emango dituzte asteon, Gernika-Lumon. Elai-Alai aretoan izango dira biak. Kazetari Kanaia idazten duen Igor Meltxorrek emango du bietako bat, eta Juan Jose Ibarretxek eta Pili Kaltzadak bigarrena.
Kazetari Kanaia proiektuko kide den Igor Meltxor kazetari eta idazle ortuellarrak gaur emango du hitzaldia, 19:30ean. Berak idatzitako Gestion a la Vasca eta Caso Bidegi liburuak jarriko ditu mahai gainean, EAJren ustelkeria kasuak aztertuz. Ikerkuntza kazetaritza eta salaketa soziala lantzen duen Kazetari kanaia proiektuaren berri ere menago du Metxorrek. Eguenean, berriz, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izango da Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria ere bada Ibarretxe, eta Kultura da gakoa. Gernika eta eta Euskadi munduan izeneko hitzaldia emango du, Pilar Kaltzada komunikazio adituarekin batera. Agirre Lehendakaria Centerrek (EHU/UPV) antolatuta, berbaldi hori ere Elai Alai aretoan izango da, eta 19:00etan hasiko da. Hain zuzen, Ibarretxek Euskadi nazioartean kokatzearen garrantziaz arituko da. Berbaldiaren ostean, gainera, solasaldia ere egingo dute, Elai-Alai aretoan batzen diren entzuleekin.