Euskal Herria ardatz duten hitzaldiak hartuko ditu Elai-Alai aretoak
Politika eta Euskal Herria oinarri izango dituzten bi hitzaldi emango dituzte asteon, Gernika-Lumon. Elai-Alai aretoan izango dira biak. Kazetari Kanaia idazten duen Igor Meltxorrek emango du bietako bat, eta Juan Jose Ibarretxek eta Pili Kaltzadak big...
Kazetari Kanaia proiektuko kide Igor Meltxor kazetari eta idazle ortuellarrak gaur emango du hitzaldia, 19:30ean. Berak idatzitako Gestion a la Vasca eta Caso Bidegi liburuak jarriko ditu mahai gainean, «EAJren ustelkeria kasuak aztertuz». Ikerkuntza kazetaritza eta salaketa soziala lantzen duen Kazetari kanaia proiektuaren berri ere emango du Meltxorrek.
Ibarretxe, etzi
Eguenean, berriz, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izango da Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria ere bada Ibarretxe, eta Kultura da gakoa. Gernika eta eta Euskadi munduan izeneko hitzaldia emango du, Pilar Kaltzada komunikazio adituagaz batera. Berbaldia Agirre Lehendakaria Centerrek (EHU/UPV) antolatuta dago eta 19:00etan hasiko da.
Hain zuzen, Ibarretxe Euskadi nazioartean kokatzearen garrantziaz arituko da.
Berbaldiaren ostean, gainera, solasaldia ere egingo dute entzuleekin.