Basurdeek nagusitasunez irabazi dute ordiziarren kontrako derbia
Gernika R.T. 24-6 nagusitu da Ampo Ordiziaren kontra, Urbietan. Hasierako minutuetan ordiziarrak aurretik joan dira. Etxekoek gogor borrokatu eta hobeto jokatu dute garaipena lortzekoGernika R.Tak 24-6 irabazi zion Ampo Ordiziari, zapatu arratsaldean. ...
Gernika R.T. 24-6 nagusitu da Ampo Ordiziaren kontra, Urbietan. Hasierako minutuetan ordiziarrak aurretik joan dira. Etxekoek gogor borrokatu eta hobeto jokatu dute garaipena lortzeko
Gernika R.Tak 24-6 irabazi zion Ampo Ordiziari, zapatu arratsaldean. Aurkariaren zelaian egin beharreko jokoa zein zen jakinda eta ideiak argi zituztela zelairatu ziren ordiziarrak. Horrela, transformaturiko zigor-entsegu baten ondorioz, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten.Etxekoak markagailuari buelta ematen ahalegindu ziren, baina Ordiziaren defentsa sendoa gainditzea ez zen erraza izan.
Jokoan berdintasuna izan zen nagusi bi taldeen artean, baina, beste kolpe baten ondorioz, Ampo Ordiziak beste hiru puntu lortu zituen. Orduan, basurdeak suspertu eta aurkariaren defentsa gainditzeko gogor borrokatu ziren. Horrela heldu zen etxekoen lehen entsegua. Pichlerrek transformatu zuen, eta, ondorioz, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten.
Entsegu horrek garaipenaren bila borrokatzeko indarra eman zien basurdei, eta beste hiru puntu ziurtatzeko alde zuten kolpea aprobetxatu zuten.
Partidaren hasierako minutuetan gogor jokatu zuten ordiziarrek, baina, minutuek aurrera egin ahala eta etxeko jokalariek egindako lan bikainari esker, intentsitatea eta erritmoa galtzen joan ziren. Ondorioz, 10-6ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira.
Garaipena etxean geratzea zen basurdeen asmoa, eta helburu horrekin zelairatu ziren bigarren zatian. Hasi eta bost minutura, Justinek jokaldi gogoangarria burutu zuen. Aurkariak atzean utzita, entsegua lortu zuen. Pichlerrek arazo barik transformatu zuen, 17-6ko markagailua erdietsiz.
Handik gutxira, etxekoen aldeko zigor-entsegua adierazi zuen Ignacio Muñoz epaile madrildarrak, baina Pichlerrek ez zuen asmatu. Hala ere, hurrengo minutuetan eta partida amaiera arte, basurdeek haien nagusitasuna erakutsi zuten zelaian. Bigarren zatia hasi eta 20 bat minutura etxekoek beste entsegu bat lortu, eta transformatu egin zuten. Ondorioz, 24-6ko emaitzagaz amaitu zuten derbia.