Seber Altubek herritarrak bildu nahi ditu barikuan, Pasealekuan
Egiten genuenean sinesten genuen eta denon artean egin du aurrera”Auzolanetik eta ilusiotik sortu zen proiektua izan zela azpimarratu du Alberdik. Hala ere, lan gogorra egin behar izan zutela gogoratu du, ordura arteko hezkuntza irauli eta proiektu herritar euskaldun hura aurrera atera ahal izateko. “Egiten genuenean sinesten genuen eta denon artean egin du aurrera”, gehitu du.

Ibai Zobaran ikaslea, Ioritz Gaztelu guraso eta ikasle ohia, Ainara Elgezabal irakaslea eta Pili Alberdi irakasle ohia, gaurko prentsaurrekoan.
Ikastolak herri honen aberastasun sozialaren eta dinamismo kolektiboaren adierazgarri dira”Ioritz Gaztelu guraso eta ikasle ohiak belaunaldi aldaketaren adierazgarri gisa hartu du hitza. Azaldu duenez, alabarentzako ikastola aukeratu du eskaintzen dituen aukerengatik eta baita bere izaeragatik: “Nahi dugun hezkuntza eredua eraikitzeko aukerengatik”. Herritarrekin batera. Ospakizun jaialdia Pasealekuan egingo dutela jakinarazi du Ibai Zobaran ikasle gazteak. Herrian ospatzeko nahia azaldu eta gainontzeko ikastetxe, erakunde eta eragileei gonbidapena luzatu diete. Barikuan [azaroaren 18] 17:00etatik aurrera, puzgarriak, txokolate jana eta trikitilariak egongo dira Pasealekuan. Ekitaldi nagusia 19:00etan hasiko da. Festa egunari amaiera emateko erromeria eta kale animazioa egongo dira. Jaialdiaz gain, 50. urteurrenaren ospakizunen barruan beste hainbat ekintza ere egingo dituztela aurreratu dute gaurko prentsaurrekoan. Horien artean, etorkizuneko erronken gainean hausnartzeko saioak eta baita ikastolako afaria ere. EGITARAUA