Eroek iraultzaz duten iritzia plazaratzeko antzerkia egingo dute
Frantziako iraultzaren ostean Sadeko markesak zoroetxe batean dauden gaixoekin Maraten hilketa antzezteko erabakiaren ondorioz jaio zen bihar Gernika-Lumon egingo duten Yo soy la Revolucion antzezlana.
Iraultzaren inguruko hausnarketa bat proposatzen du obrak, horrek ekar ditzakeen ondorio onak eta txarrak azaleratuz eta alor ezberdinak ikustaraziz. Laburbilduz, iraultzak merezi duen ala ez gogoeta sortzeko antzezlana izango da.
Amurrioko Aimara antzerki taldeak Javier Liñera zuzendariaren gidaritzapean egingo den antzerki horren emanaldi bakarra bihar izango da Lizeo Antzokian, 20:30ean. Bazkideentzako sarreren prezioa 6 eurokoa izango da, eta 8 eurokoa gainontzeko ikusleentzat.
Peter Weis-en Marat-Sade antzezlanean oinarritutako antzerki obragatik muntaia onenaren saria lortu zuen Aimara antzerki taldeak, eta Raul Garciak aktore onenaren izendapena lortu zuen 2014ean, Rivas Vaciamadrid Antzerki Amateur XIX. jaialdian.
Antzezlanak Rufo Grande-Garcia, Raul Garcia, Estela Celdran, Elisabet Anda, Jon Guerrero, Nerea Velasco, Jose Ortega, Bego Teston, Lydia Rios eta Xabier Gonzalez aktoreak igoko ditu oholtzara.
Maraten heriotza 1793an Jacques-Louis David margolariak margotutako Frantziako iraultzaren irudi famatuenetakoa da.