Zabor tasen igoerak aurrez aurre ipini ditu EAJ eta EH Bildu
EH Bildukoak ez daude ados zaborrak Kantabriara eramateagatik hainbeste ordaindu beharraz. Egoera urtebete luzatuko dela nabarmendu dute jeltzaleekUdal osoko bilkuran onartutakoaren arabera, zabor tasak %13ko igoera edukiko du Mutrikun. Gobernuan indar...
EH Bildukoak ez daude ados zaborrak Kantabriara eramateagatik hainbeste ordaindu beharraz. Egoera urtebete luzatuko dela nabarmendu dute jeltzaleek
Udal osoko bilkuran onartutakoaren arabera, zabor tasak %13ko igoera edukiko du Mutrikun. Gobernuan indarrean dagoen EAJ taldeak nabarmendu duenez, igoera hori bi urterako izango da. «Igoera hau bi urtetako igoeren batuketa da (2016-2017). Iaz Mutrikun ez genuen Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Partzuergoak (GHK) ezarritako igoera egin; udalak bere gain hartu zuen kostua».Baina EH Bildukoak «hainbesteko igoerarekin» ez datoz bat. «Igoeraren arrazoiak, besteak beste, zaborrak biltzeko sistema berriak eskatzen dituen inbertsioak egitea, langileen soldaten igoera ordaintzea eta gipuzkoarrok sortzen ditugun zaborrak Kantabriara eraman behar izatea lirateke».
EH Bildukoek azpimarratu dutenez, tasak igotzeko lehen bi arrazoiak onargarriak dira, baina zaborrak Kantabriara eramateagatik horrenbeste ordaindu beharraz ez daude ados.
Urtebeterako gauza
Jeltzaleek azaldu dutenez, zaborrak Kantabriako Merueloko zabortegira eraman beharrak garraioan gainkostu handia suposatzen du. «Dena dela, egoera hau beste urte batez bakarrik luzatuko da; aldundia eta GHK arazo horri behin betiko irtenbidea emateko lanean ari dira».
Arazo hori, hain justu, EH Bildu Gipuzkoa Foru Aldundian egon zenean eramandako politikaren ondorio dela dio EAJk. Gainera, Mutrikuko EH Bildu zabor tasaren igoeraren kontra egiten ari den bitartean, Gipuzkoan agintzen dauden herrietan %21-%30eko igoerak onartu dituztela diote jeltzaleek. «Getarian (%30) eta Errenterian (%21), esate baterako».