Sinadura bilketa hasiko du etzi Mutrikuko Gure Esku Dago-k
Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikak ikasturteko plana eta aurrera begira dituen erronkak aurkeztu ditu etzi, 12:30ean, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan. Ekitaldian, gainera, euren esperientzien berri emanaz, Azpeitiako eta Goierriko Gure Esku...
Nik ere parte hartuket! Horixe izango da Mutrikun sinadura bilketari jarri dioten izenburua. «Herritarren parte hartzea ziurtatuko duen sinadura bilketa egingo dugu, udaberrian galdera egiten denerako».
Zapatuan bertan hasiko dira Mutrikun lehen atxikipenak jasotzen, eta galdera babesteko, gutxienez, 700 bat sinadura beharko direla azpimarratu dute.
Adosgunerako gonbitea
Sinadura bilketa hastearekin batera, bestalde, herri galdeketan egingo den galdera adosteko denbora hartuko dute mutrikuarrek.
Eta zeregin horretan parte hartu nahi duten herritarrak Adosgunean parte hartzera gonbidatu dituzte Gure Esku Dago-koek. «Hurrengo hilabeteotan erabakitzeko eskubidearen alde ekintzak burutzera gonbidatzen ditugu herriko kultur eta kirol elkarteak, baita kuadrilla edo beste formatu batean ekintzak antolatzeko prest dagoen jendea ere. Izan ere, herritar guztion zeregina da herri galdeketarako jendea sentsibilizatzea».