Ondarroako Udalak Herribusaren inguruko ekarpenak jaso nahi ditu
Herribusaren zerbitzua diseinatzeko lagungarriak izan daitezkeen ideia eta proposamen zehatzagoak jaso nahi ditu Ondarroako Udalak, eta horretarako, galdetegi bat egin dute.Mugikortasunaren arloan herritarrek dituzten premiak eta beharrizanak ezagutu n...
Mugikortasunaren arloan herritarrek dituzten premiak eta beharrizanak ezagutu nahi ditu udalak, eta horretarako lau galdera batzen dituen galdetegia prestatu dute. Zehatz esateko, herritarrek Herribusari zer erabilera ematen dioten, zein ordutegitan erabiltzen duten, zein ibilbide egiten duten eta zeren beharra ikusten duten proposatzeko aukera edukiko dute.
Aurreko astean Herribusaren erabileraren inguruan egindako bileran banatu zen galdetegia, eta hura eskuratu nahi dutenek udaltzaingoaren bulegora edo erregistro orokorreko bulegora jo dezakete. Galdetegia betetakoan, berriz, erantzunak erregistro orokorrean edo postontzi urdinetan laga ahal izango dituzte herritarrek.