Gaztelugatxeko Plan Integrala garatzen hasiko da aldundia 2017an
Biotopo modura kalifikatuta dagoenez, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak egingo du plana: 550.000 euroko partida aurreikusi duteElena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak 2017. urterako bere sailaren aurr...
Biotopo modura kalifikatuta dagoenez, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak egingo du plana: 550.000 euroko partida aurreikusi dute
Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak 2017. urterako bere sailaren aurrekontu proiektua aurkeztu du asteon Bizkaiko Batzar Nagusietan. Azaldu duenez, aurrekontu horiei esker, «orain arte ingurune naturala zaintzeko egin den lana garatzen jarraitu ahal izango dute».Unzuetak aurkeztu dituen aurrekontuetan berritasun nagusi bat dago datorren urtera begira. Izan ere, Bermeoko Gaztelugatxeko San Juanen egingo duten Jarduketa Plan Integrala garatzen hasteko lanetarako partida bat aurreikusi dute. Hala, Unzuetak esan duenez, 550.000 euroko partida bideratuko dute Gaztelugatxeko San Juaneko garapen iraunkorreko estrategia, ekintza plana eta gobernu eredua definitzeko balioko duen agiri proiektua idaztera.
Gaztelugatxeko San Juan biotopo modura kalifikatuta dagoen ingurua izanik, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak hartuko du Plan Integrala garatzeko ardura.