Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, azaroaren 26an
MARKINA-XEMEIN // Euskal preso eta iheslarien aldeko herri afaria egingo da aurten ere Lea-Artibai Ikastetxeko jantokian. Azaroaren 26an egingo da afaria, 21:30ean, eta Txokoan, Alarabin edo Txotxiki Bin egongo da izena emateko aukera azaroaren 23ra ar...
MARKINA-XEMEIN // Euskal preso eta iheslarien aldeko herri afaria egingo da aurten ere Lea-Artibai Ikastetxeko jantokian. Azaroaren 26an egingo da afaria, 21:30ean, eta Txokoan, Alarabin edo Txotxiki Bin egongo da izena emateko aukera azaroaren 23ra arte. Aurten 26 urte beteko ditu elkartasun txarri bodak, eta urtero modura, euskal preso eta iheslarien alde egiten den ekimen horretan ere parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak. «Zatoz, eta adierazi zure elkartasuna», azpimarratu dute.