Emakume bat zauritu zen atzo, Berriatuan, autoa irauli ostean
Istripua gertatu zen atzo goizean, BI-633 errepideko 58. kilometroan, Berriatuan.08:30ak aldera, Citroen Berlingo markako auto bat irauli, eta errepide erdian geratu zen. Ezbeharraren ondorioz, autoan zihoan 56 urteko emakumea anbulantzian Galdakaoko o...
08:30ak aldera, Citroen Berlingo markako auto bat irauli, eta errepide erdian geratu zen. Ezbeharraren ondorioz, autoan zihoan 56 urteko emakumea anbulantzian Galdakaoko ospitalera eraman zutela jakitera eman du Herrizaingo Sailak.
Ibilgailua errepide erdian geratu zenez, garabiak autoa baztertu bitartean, errepideko bi bideak itxita egon ziren momentu batean, eta horrek auto ilara luzeak eragin zituen bi norabideetan, bai Ondarroarantz zein Markina-Xemeinerantz. Ia ordubete egon ziren batzuk auto ilaran.
Bidea berriro zabalik
Ibilgailua errepidetik atera eta gero, 09:25ak aldera, errepidea zabaldu eta zirkulazioa lehengoratuta gelditu zela zehaztu du Herrizaingo Sailak.