Domekan hasita, abendura arte luzatuko da Mutrikuko Antzerkiaz Blai jardunaldia
Emanaldi guztiak Zabiel kultur etxean izango dira. Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldeak azaroaren 27an eskainiko du saioa. Adin guztietako herritarrentzako eskaintzarekin datorAntzerkiaz Blai jardunaldia domekan hasiko da Mutrikun. Eta abenduaren ...
Emanaldi guztiak Zabiel kultur etxean izango dira. Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldeak azaroaren 27an eskainiko du saioa. Adin guztietako herritarrentzako eskaintzarekin dator
Antzerkiaz Blai jardunaldia domekan hasiko da Mutrikun. Eta abenduaren 3ra arte, adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako askotariko antzerki saioak eskainiko dira. Besteak beste, antzezlanek maitasuna eta gorrotoa, musika, liburuzaletasuna eta historia jorratuko dituzte.Emanaldi guztiak Zabiel kultur etxean izango dira. Eta beste behin ere, Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldeak bere lekua edukiko du ekimenean. Herritarrek herritarrentzako prestatutako saio hori azaroaren 27an izango da, eta taularatuko duten obra Gerra zibila Mutrikun izango da.
Domekako ikuskizuna kenduta, gainontzekoak doan izango direla jakitera eman du Mutrikuko Udalak.
Akelarre taldeak itxiko du aurtengo jardunaldia. Eta horretan, hain zuzen ere, bost antzezlan txiki eskainiko dituzte. Akelarrek, gainera, bi saio eskainiko ditu: ikastetxeei zuzendutakoa eta herritar guztiei zuzendutakoa. Bost antzezlan horien artean daude Panpinen denda, Ordenagailu ordenatua eta Modeloak beti dira berdinak obrak.
Osagarri horiekin guztiekin, beraz, Mutriku eta mutrikuarrak antzerki munduan murgilduko dira beste urte batez.