2015. urteko
balantzea egin du Astra Koordinakundeak, eta emaitzekin pozik da. Datuak ikusita, Astra Kulturarako Fabrika Soziala eguneroko
gastuei aurre egiteko gaitasuna baduela ondorioztatu du. Iazko kontu ekonomikoen txostena Interneten dago ikusgai. Urte osoko gastuak (78.298 euro) eta sarrerak (80.135 euro) kontuan hartuta, Kulturarako Fabrika Soziala
bideragarria dela ondorioztatu dute Koordinadorako kideek, beste behin ere.
Balantzean jaso dutenez, hori guzti hori, herritarron lanari esker da posible, baina, orain,
egunerokotik harago joateko erronka dute esku artean. Koordinadorako kideek Hitzari adierazi legez, bigarren solairua atontzeak inbertsio handia eskatzen du. Zorua konpondu nahi dutela diote. Horrez gain, eszenatokirako material berria ere behar du Astrak, esate baterako.
Hori dela eta,
Astra dirulaguntzaile figura sortu dutela jakinarazi dute.
Urtean 50 euroko laguntza sinbolikoa emanez lagun dezake herritarrak proiektua. Izan ere, eguneroko gastuak betetzeko gai izan bada Astra, baina, balantzean jaso dutenez, milaka euroko inbertsioa egiteko gaitasunik ez du gaur egun.
Bigarren solairua atontzeak inbertsio handia eskatzen du. Zorua konpondu nahi dutela diote. Horrez gain, eszenatokirako material berria ere behar du Astrak.
Izan ere, Koordinadorak azaldu legez, Astra
autogestioan oinarritu eta irabazi asmorik ez duen proiektua da. Azken urteetan bideragarria dela erakutsi dute; «oinarrizko baliabideak ditu, eta herritarren zerbitzurako zabalik mantentzeko besteko gaitasuna badu Astrak», azaldu dute Koordinadorako kideek, baina ez tamaina handiko obrak edo inbertsioak egiteko.
Proiektuagaz bat. Beraz, erronka horri aurre egin ahal izateko bildu gura dituzte Astra dirulaguntzaileak. Koordinadorakoek diotenez, Gernika-Lumon eta eskualdean badira proiektua begi onez ikusi eta bere babesa ematen diotenak. Horien artean, diote, beste asko daudela Astrako kontsumitzaile ez direnak. «Adinagatik edo arrazoi desberdinak tarteko, Astrako kontzertuetara ez datorren jendea badago, edota egunero Astrara hurbiltzen ez dena, baina proiektuarekin bat egiten duena. Horietako asko laguntzeko prest egon daitezke, eta urtean diru ekarpen sinboliko hori egin», azaldu dute.
Hala, Astra dirulaguntzaileekin Astrak urtean izan ditzakeen
inbertsio handiei aurre egin aahal izatea da aurrera begirako erronka.
Gastuak etxean. 2015. urteko balantze ekonomikoan azaltzen denez, gastuetan aurreko urteetako joera mantanetzen du Astrak; alegia,
gastuaren %78 autogestioaren bidez kudeatzen da, eta gainontzeko %22 Gernika-Lumoko Udalak finantzatzen du.
Gastuen murrizketa nabarmendu dute, eta horren arrazoirik nabarmenena asanblean adostu eta langileen kontratazioan egindako aldaketa dela azaldu dute. Era berean, argiaren gastua ere nabarmen murriztu dutela dio txostenak, eta hori erabilera hobea egiteagatik dela.
Bestalde, Astrak urtean egiten duen
gastuaren %74 zonaldean egiten du. Hori horrela izateko
esfortzu handia egin dutela dio, gainera, txostenak. Eskualdean inbertitzea da Astraren filosofiaren oinarrietako bat. Hain zuzen, 2015ean gastatutako 78.298 euroetatik 57.821 Busturialdean bertan inbertitu zuen Astrak; eta eskualdetik kanpora bideratutako diru partida 20.477 euorkoa izan zen.
Urte osoan, guztira, 100.910 euroko gastua izan zuen Kulturarako Fabrika Sozialak, eta kopuru horretatatik 78.298 euroko gastuari autofinantziazioaren bidez aurre egin zion. Udalaren ekarpena 22.612 eurokoa izan zen iaz. Argindarrak, berogailuak, igogailuak, prebentzio planak, alarmak, energia kontrolak eta aseguruak sortutako gastuak dira, hain zuzen, udalaren ekarpenarekin ordaindutakoak.
Astrak urtean egiten duen gastuaren %74 zonaldean egiten du. Hori horrela izateko esfortzu handia egin du.
Sarrerak handitzea asmo. Sarrerei buruzko atala ere badu 2015. urteko balantzeak; eta horretan ere murrizketa izan da. Barra zerbitzuak diru sarrera gutxiago eman dizkio Astrari aurreko urtean, baina eragileek antolatutako ekimenei esker, oro har, urteko diru sarrerak mantendu egin direla jaso du balantzeak. Aurrerantzean, beraz, gastuen murrizketei eustea da Koordinadoraren asmoa, diru sarrerak handituz.