Ur matxura egon da Bermeoko Askatasun Bidean
Iturriko ura, hala ere, edan daitekeela esan dute Busturialdeko Ur Partzuergotik
Goizean goiz herrian zabaldu diren zurrumurruen aurrean, oharra bidali du Bermeoko Udalak. Hala, udaletik azaldu dutenez, Askatasun Bidea kaleko 35. atariko sarean ur matxura egon da, eta aipatu matxura konpontzeko lanak egiten ari dira Busturialdeko Ur Partzuergoko (BUP) langileak. Lanok 15:00etarako amaitzea aurreikusten dute
Hori dela eta, etxebizitza batzuetan ura ebaki behar izan dutela jakinarazi dute; beste etxebizitza batzuetan, berriz, ura zikin atera da iturritik. Zikinkeri hori kenduta, baina, iturriko ura arazo barik edan daitekeela azaldu dio BUPek Bermeoko Udalari.