Sexualitate tailerra egingo dute 50 urtetik gorakoentzat
Datorren astelehenean bi orduko saioan batuko dira udaletxean. Goi Alde 3. Adina Elkarteak eta udaleko berdintasun batzordeak prestatu dute elkarlaneanMendexako Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Goi Alde 3. Adina Elkarteak elkarlanean antolatuta, 50 u...
Datorren astelehenean bi orduko saioan batuko dira udaletxean. Goi Alde 3. Adina Elkarteak eta udaleko berdintasun batzordeak prestatu dute elkarlanean
Mendexako Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Goi Alde 3. Adina Elkarteak elkarlanean antolatuta, 50 urte eta gero ere, gure gorputza maitatuz izeneko tailerra egingo dute datorren astelehenean azaroak 14, udaletxean.50 urtetik gorako mendexarrei eta batik bat klimaterioaren eta menopausiaren fasea pasatu duten eta sexualitatearen kontzeptuaren inguruan birpentsatu nahi duten emakumeei zuzendutako sexualitate tailerra izango da, eta Gehilan 2000 enpresako kideek gidatuko dute aipatu saioa. 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean, emakumeen autoestimua sustatuko dute, ekintza dinamiko, praktiko eta aktiboen bidez.
Balioan jarriz
Halaber, helburu zehatzak ere badauzka tailerrak, besteak beste, gorputza plazerrerako duen gaitasunagatik baloratzea eta ez estetikagatik, eta emakume kontzeptua ugalketatik eta zaintza roletik kanpo sortzea.